Berriak
Atzealdea Jardunaldia enpresentzat: nola atera etekinik handiena Midest azokari
2015·11·08
Urola Kostako Udal Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Bazkundeak nazioartekotzearekin loturiko jardunaldi hau antolatu dugu, MIDEST azokara bisitari gisa joan eta ahalik eta etekinik handiena nola atera azaltzeko.
Europan Frantzia da azpikontratazio industrialean bigarren merkatua, 70.000 milioi euroko negozio-kopuruarekin. Bertan 30.350 enpresek dihardute lanean, 500.000 langileri lana emanez. Hori guztia eta Frantziaren gertutasun geografikoa kontuan hartuta, gure eskualdeko azpikontratazio industrialeko enpresentzat merkatu garrantzitsua da.
MIDEST azoka (www.midest.com) Europako merkatuari bideratuta dagoen azpikontratazioko azoka garrantzitsuena da. Aurten 45. edizioa du eta azaroaren 17tik 20ra egingo da.
Aurten Urola Kostako Udal Elkarteko 2 teknikari azokara joango dira, azaroaren 19 eta 20an, eskualdeko enpresa sarea ezagutarazteko eta lankidetzarako proiektuak identifikatzeko. Eskualdeko enpresek gurekin batera joateko aukera izango dute.
Gai-zerrenda:
- MIDEST azokaren aurkezpena
- Azoketarako joateko 20 erregelak
- Galderak
Hizlaria: Ramón Ezcaray (Meta Consultores)
Izena-emateko:
Aintzane Ruesgas (Urola Kostako Udal Elkartea), enpresa@urolakosta.org
Informazio zerbitzu hau PO FSE 2007-2013 VALORA egitasmoaren baitan eskaintzen da eta Europako Gizarte Fondoak %50 finantzatzen du