Berriak

Atzealdea Jardunaldia enpresentzat: Udal Elkartearen 2017ko programak eta SPRIren 2017ko diru-laguntza deialdiak

Martxoaren 17an izango da, Udal Elkartearen egoitzan.

2017·03·06


Urola Kostako Udal Elkarteak informazio jardunaldia antolatu du eskualdeko enpresentzat (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako enpresentzat). Bertan honakoei buruzko informazioa eskainiko dugu:

  • Udal Elkarteak 2017an eskualdeko enpresentzat martxan jarriko dituen programak
  • SPRIk 2017an zehar enpresentzat aurreikusten dituen diru laguntza deialdiak

Jardunaldia noiz eta non:

  • Eguna: martxoak 17
  • Ordua: 09:30-11:30
  • Non: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz).
  • Partehartzaileak:
  • Javier Zarraonandia, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailburuordea
  • Alberto Méndez Torrijos, SPRIko INNOBIDEAK programen arduraduna
  • Arturo Antón, SPRIko Basque Enterprise Europe Networkeko koordinatzailea
  • Eli Uzcudun eta Idoia Etxarri, Urola Kostako Udal Elkarteko Enpresa Zerbitzuak.
  • Igor Iturain, Urola Kosta Udal Elkarteko lehendakaria

Informazioa eta izen-ematea

Aurrez izena eman behar da:

  • Urola Kostako Udal Elkartea, Enpresentzako Zerbitzuak
  • Tel. 943 89 08 08
  • enpresa@urolakosta.eus

Egitaraua

9:15

Harrera parte hartzaileei

9:30

Irekiera instituzionala.

Igor Iturain, Urola Kosta Udal Elkarteko lehendakaria

Javier Zarraonandia, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailburuordea

09:45

Arturo Antón, SPRIko Basque Enterprise Europe Network eko koordinatzailea

Europar proiektuak/diru-laguntzak ezagutzeko egun dauden tresnak

10:15

Alberto Méndez Torrijos, SPRIko INNOBIDEAK programen arduraduna

Enpresei laguntzak 2017

10:45

Eli Uzcudun eta Idoia Etxarri, Urola Kostako Udal Elkarteko enpresa zerbitzuak

Udal Elkarrtearen programak 2017

11:15

Itxiera