Agenda

Jardunaldia turismo sektoreko enpresentzat: 2017ko lan-mahaiak eta ekimenak

Martxoaren 13an, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan
13 MAR

Urola Kostako Udal Elkarteak eta eskualdeko turismo bulegoek (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia) hainbat lan-mahai antolatu eta kudeatzen dituzte, eskualdeko turismo sektoreko enpresa eta eragileekin.

Aurten turismo sektoreko mahai hauek dinamizatuko ditugu:

  • Komertzializazioa
  • Turismo aktiboa
  • Joan-etorriak eta agenda

Hori dela eta, jardunaldia antolatu dugu, turismo sektoreko enpresa eta eragileentzat, 2016an lortu diren emaitzak eta 2017rako aurreikusten ditugun ekintzak eta mahaien jarduerak aurkezteko. Hona hemen eguna, ordua eta lekua:

  • Data: martxoak 13
  • Ordua: 9:30
  • Norentzat: turismoaren arloko eskualdeko enpresentzat
  • Lekua: Urola Kostako Udal Elkartea, Urdaneta bidea 6, Zarautz
  • Partehartzaileak:
  • Jardunaldiaren irekiera (Igor Iturain, Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakaria)
  • 2016ko dinamizazio-mahaiak eta lortu diren ondorio eta emaitzak (Jon Elzo, Gura Market)
  • 2017an antolatuko diren mahaiak (Jon Elzo, Gura Market)
  • Turislan azoka (Idoia Etxarri, Urola Kostako Udal Elkartea)

Izen-ematea eta argibideak