Berriak
Atzealdea Jardunaldia: zuntz optikoaren hedapena Zumaiako Joxe Mari Korta, Xey eta Guascor industrialdeetan
2017·07·13
Joxe Mari Korta, Xey eta Guascor industrialdeen lehiakortasuna sustatzeko helburuz, Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean ari diraZumaiako Udala eta Urola Kostako Udal Elkartea, industrialde horietan fibra optikoa hedatzeko lanketa egiten.
Horrenbestez, jardunaldia antolatu dugu industrialde horietako enpresentzat, gai horren berri emateko:
- Gaia: Zuntz optikoaren hedapena Zumaiako industrialdeetan.
- Data: Uztailaren 21a (9:00etan)
- Lekua: Oxford Aretoa, Zumaiako Kultur Etxea.
Izena emateko: jardunaldian parte harzteko aurrez izena eman behar da, ondoko helbidera mezua bidalita: harrera@urolakosta.eus
Bilera horretan EUSKALTELek eta SPRIk zuntz optikoaren hedapenaren inguruko informazioa eskainiko dute.