Agenda

Ekintzaileei eta eskualdeko enpresei zuzenduriko bi dirulaguntza deialdien inguruko informazio saioa

Deialdien xehetasunak eta eskaerak izapidetzeko nondik-norakoak azaltzeko aurkezpen jardunaldia egingo da 9:30ean Udal Elkartean bertan.
11 URT

Urola Kostako Udal Elkarteak, eskualdeko hiri ekonomia babestu eta indartze aldeko apustuan, ekintzaileei eta eskualdeko enpresei zuzendutako bi dirulaguntza deialdi zabaldu ditu, hain zuzen, ekintzailetza eta enpresen lehiakortasuna hobetzera bideratuta bata, Udal Elkarteak finantzatuta, eta eskualdeko enpresek langabeak kontratatzeko, bestea, azken hau, UKUEko Enplegu Planaren baitan jasoa eta Lanbide-Euskal enplegu zerbitzuak finantzatua.

Deialdien inguruko xehetasunak azaltzeko eta interesdunei eskaeren izapidetzea egiteko erraztasunak eskaintzeko, Udal Elkarteak informazio eta aurkezpen saioa antolatu du datorren urtarrilaren 11n. Bilera 09:30ean izango da Udal Elkartearen egoitzan bertan.

Aurkezpen jardunaldian parte-hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea ondorengo galdetegi hau beteaz.

Informazioa

Urola Kostako Udal Elkartea

  • 943890808
  • harrera@urolakosta.eus