Berriak
Atzealdea Eskualdeko enpresei bideratuta, ICEX Next ETEak nazioartekotzeko laguntza-programari buruzko jardunaldia
2021·03·15
Ekonomiaren susperraldiari eusteko, ezinbestekoa da kalitatezko enplegua eta enpresen lehiakortasuna sendotzea. Enpresa-ehun lehiakor eta dibertsifikatua lortzeko, berrikuntza, lankidetza eta nazioartekotzea dira lerro-estrategiko nagusienak.
Hala, ICEX España Esportazio eta Inbertsio entitate publikoak kudeatzen duen ICEX Next Programa eskualdeko enpresei aurkezteko jardunaldia antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak. Martxoaren 26an izango da informazio-saioa, online.
INFORMAZIO JARDUNALDIA
- Helburua: Eskualdeko enpresei aurkeztea ICEX España Esportazio eta Inbertsio entitate publikoak kudeatzen duen ICEX Next Programa. ETEAk nazioartekotzeko dirulaguntza programa.
- Data: Martxoak 26 (ostirala)
- Ordutegia: 09:30 – 10:30
Argibideak eta izen-ematea
Izena-ematea ondorengo galdetegia beteta bideratuko da. Izena emateko epea martxoaren 24an amaituko da.
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, idatzi iezaguzu e-maila bat edo jarri harremanetan telefono bidez:
- enpresa@urolakosta.eus
- Tel. 943890808
Ekimen hau kokatzen da Gipuzkoako Foru Aldundiaren "Gipuzkoako ehun sozioekonomikoa eskualdeko ikuspegiaren ekarpenaren bidez suspertzeko programaren" baitan garatutako "Urola Kostako agenda" egitasmoaren baitan (GAO 121, 2020.06.29)