Agenda
Atzealdea Amiantoa egoki kudeatzen erakusteko jardunaldia
Amianto guztia ez da arriskutsua, mineral inerte bezala ez dio kalterik eragiten osasunari, baina manipulatuz gero, arnastuta, osasunean kalte larriak eragin ditzake.
2022an amiantoaren gida teknikoaren eguneratzea argitaratu da, enpresei legediaren aplikazioa errazteko irizpideak eta gomendioak emateko.
Hori guztiagatik, Urola Kostako Udal Elkarteak, Osalan eta Anedes-en laguntzarekin, “Amiantoa egoki kudeatzeko gakoak” jardunaldia antolatu du. Honen helburua da eskualdeko enpresei amiantodun materialekin lanak behar bezala kudeatzeko informazio zehatza eta praktikoa ematea.
Jardunaldia, eraikuntzaren, eraikinen birgaitzearen eta instalazioen mantentze-lanen sektoreko enpresa eta pertsona autonomoei zuzenduta dago. Urriaren 26an izango da, asteazkena, eguerdiko 12:00etan, Urola Kostako Udal Elkartean.
Informazio gehiago jasotzeko: enpresa@urolakosta.eus edo 943 89 08 08.