Berriak
Atzealdea Jardunaldia: 2019ko aldaketak autonomoen Gizarte Segurantzaren legedian
2019·02·13
Urola Kostako Udal Elkarteak, "EKITEN, ekintzaile eta enpresarien ekosistema" egitasmoaren baitan, Langile Autonomoen Gizarte Segurantzaren legedian 2019an egon diren aldaketei buruzko jardunaldia antolatu du. Bertan, langile autonomoengan 2019an eragina izango duten aldaketei buruz arituko gara, bai eta autonomoen legearen oinarrizko kontzeptuez ere.
- Eguna: Otsailak 22 ostirala
- Ordua: 09:30etik 11:00era
- Hizlaria: Marisa Trueba, Bultz-Lan Kontsulting
- Lekua: Urola Kosta Udal Elkartean (Urdaneta bidea 6, Zarautz)
Argibideak eta izen-ematea
Plaza kopurua mugatua denez, tailerrean parte hartu ahal izateko beharrezkoa da aurrez izena ematea. Izena eman edota informazio gehiago jasotzeko, idatzi iezaguzu e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:
Urola Kostako Udal Elkartea, Enpresa Sustapeneko Zerbitzua
- Tel. 943890808
- enpresasustapena@urolakosta.eus