Berriak
Atzealdea Kostaldean tokiko ekintzak garatzeko diru-laguntzak
2018·08·10
Kostaldeko udalerriek (Zumaia, Orio eta Getaria) kosta eremuak biziberritzeko helburua duen diru-laguntzaren laguntza lerroak hauek dira:
a) Ekoizpeneko inbertsioak: jarduera ekonomiko bat gauzatzea dakarten jarduerak, ondasunak edo zerbitzuak ekoizteko helburuarekin. Ekoizpeneko inbertsioen barruan sartzen dira mikroenpresak, enpresa txiki edo ertainak sortu eta/edo garatzeko edozein produktu, bai eta enpresa-izaera hartuko duten pertsona fisikoak ere.
- Onuradunak: pertsona fisiko edo juridiko pribatuak.
b) Enplegua sortzeko inbertsioak: besteen konturako langileak kontratatzea, aurretik lanik izan ez dutenak edo aurretik zeukatena galdu dutenak. Beren kabuzko jarduerak sortzea, langile autonomoak edo araubide juridikoko enpresak sartzea sustatzea.
- Onuradunak: mikro-enpresak eta enpresa txiki eta ertainak diren pertsona fisiko zein juridikoak.
c) Ekoizpenekoak ez diren inbertsioak: jarduera ekonomiko bat martxan jartzea ez dakarten eta/edo jarduera ekonomiko bati lotuta ez dauden jarduerak.
- Onuradunak:
- Arrantzaleen kofradiak eta horien federazioak
- Arrantzaleen sektoreko erakunde profesionalak eta horien federazioak.
- Ekoizleen erakundeak eta horien federazioak.
- Irabazi-asmorik gabeko erakundeak, baldin eta arrantzaleen kofradiak eta/edo arrantza-sektoreko erakundeak badira horien bazkide bakarrak.
- Arrantzako tokiko ekintza-taldeak.
- Irabazi-asmoa duten edo ez duten pertsona fisiko eta juridikoak, egoitza soziala II. eranskinean adierazitako lurralde-eremuan (Getaria, Orio edo Zumaian) dutenak, baldin eta beren helburuen artean hauetako bat badute gutxienez:
a) Jarduera nautikoak sustatzea.
b) Lurraldeko arrantza-produktuen promozioa egitea.
c) Itsasoko eta kostaldeko ingurumena sustatzea.
d) Itsasoarekin eta arrantzarekin lotutako ondare kulturala sustatzea.
e) Pertsonen prestakuntza eta gaikuntza.
f) Turismoa sustatzea.
Eskaerak aurkezteko epea: 2018ko irailaren 14an amaituko da eskaera egiteko epea.
Oinarriak eta argibideak:
- Deialdiaren oinarriak hemen:
- Informazio gehiago:
Urola Kostako Udal Elkartea, Enpresentzako Zerbitzuak
Urdaneta bidea 6 (Abendaño industrialdea), 20800 Zarautz
- Tel. 943890808
- enpresa@urolakosta.eus