Agenda
Eskualdeko Kultura eta Sormen Industrien sektorea suspertzeko ekimenen baitan, bueltan da duela bi urte Garapen Agentzien Euskal Elkarteak (GARAPEN) eskualdetako 6 Garapen Agentziekin elkarlanean hasitako programa.
Topaketa honek, eskualdeko eragileak elkartzeaz gain, Gipuzkoa zein Bizkaiko eragileak ezagutzeko eta elkarlanerako eta harremanak egiteko aukera eskainiko du.
Azaroaren 10ean egingo da bigarren saioa, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan, 17:00etatik 19:00etara. Ondoren, networking-arekin jarraitzeko aukera eskainiko da mokadutxo baten bueltan.
Parte hartzeko, izen-emate galdetegia bete behar da azaroaren 7a baino lehen. Bigarren saio honetan parte hartzeko ez da beharrezkoa lehen saioan parte-hartu izana.
Argibideak eta izen-ematea
Enpresentzako Zerbitzuak (Eli Uzkudun)
- Tel. 943 890808
- enpresa@urolakosta.eus