Agenda

Urola Kostako kultura eta sormen industriak: lankidetza egitasmoak definitzeko lan-saioa otsailaren 21ean

Parte har dezakete kultura eta sormen industrien arloan diharduten norbanako, enpresa, profesional eta eragileek.
21 OTS

Urola Kostako Udal Elkarteak 2017. urtean eskualdeko kultura eta sormen industrien alorrak dituen potentzialitate, ahultasun eta beharren azterketa egin zuen, "Urola Kosta, eskualde Sortzailea" egitasmoarekin. Orain aurkezten dugun egitasmo honekin, 2018 urtean zehar jarraipena eman nahi zaio 2017an egindako azterketa eta sentsibilizazio lanari, ekitera pasaz. Joan den otsailaren 14an Urola Kostako kultura eta sormen industrien mahai sektoriala martxan jarri zen.

Hurrengo urratsa, lankidetza egitasmoak zehazten hastea da. Horretarako, Urola Kostako KSI alorrean lanean dabiltzan eragileak elkartu eta lankidetzan egitasmo zehatzak identifikatzen eta definitzen hasi nahi dugu.

Lankidetza-egitasmoak  identifikatu eta definitzeko eratu nahi den dinamizazio-mahaiaren aurrenengo bilera aste honetan izango da:

Non eta noiz

Data: otsailak 21, asteazkena
Ordutegia: 09:30-13:30
Lekua: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza (Urdaneta bidea, 6 - Zarautz).