Agenda
Urola Kostako Udal Elkarteak 2017. urtean eskualdeko kultura eta sormen industrien alorrak dituen potentzialitate, ahultasun eta beharren azterketa egin zuen, "Urola Kosta, eskualde Sortzailea" egitasmoarekin.
2017ko lanketak erakutsi digu sektoreak sare bat eratzeko beharra duela, besteak beste. Hori dela eta, horri erantzuna emateko asmoarekin, Urola Kostako kultura eta sormen industrien mahai sektoriala martxan jartzera doa Udal Elkartea. Mahai horren bidez, epe erdira begira, sare hori mantendu eta beste proiektu batzuk garatzeko oinarriak finkatu nahi ditugu.
Horrenbestez, bilera antolatu dugu KSI alorreko mahai sektoriala osatzeko. Deialdia irekia da eta, beraz, parte har dezakete kultura eta sormen industrien arloan lanean diharduten edota interesa duten pertsona, eragile eta enpresek.
Non eta noiz
- Data: otsailak 14, asteazkena
- Ordutegia: 09:30-11:30
- Lekua: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza (Urdaneta bidea 6, Zarautz)