Berriak
Atzealdea Kultura eta sormen industrien modernizaziorako eta berrikuntzarako diru-laguntzak
2017·02·16
Hezkuntza, Kultura eta Kiroletarako Ministerioak diru-laguntza deialdia egin du, kultura eta sormen industriaren modernizaziorako eta berrikuntzarako proiektu teknologikoak eta digitalak bideratzeko. Interneten eduki kulturalaren eta digitalaren eskaintza areagotzea eta sormen eta kultura industria berritzea ditu helburu.
Laguntzak honako helburuak ditu:
- Produktu eta zerbitzu kulturaletako eduki digitalen sorrera eta difusioa bideratzeko inbertsioak bultzatzea.
- Modernizazioa, berrikuntza eta garapen teknologikoa baimentzen duten inbertsioak bultzatzea.
- Kultura eta sormen industria sektorearen garapena, profesionalizazioa eta egitura sustatzea enplegua sorrera areagotzea.
- Proiektu kulturaletan finantzaketan sektore pribatuaren parte-hartzea estimulatzea.
Inbertsioen epealdia: Jarduerak 2017ko urtarrilaren 1a eta 2018ko martxoaren 31 epe artean garatu behar dira. Beraz, inbertsioak epe horietan egin behar dira.
Onuradunak: Autonomoak, ETEak eta enpresa txikiak
Eskaerak aurkezteko epea: 2017ko martxoaren 15ean 14:00ak arte.
Oinarriak eta argibideak
- Deialdiaren oinarriak [+]
- Aurreko urteko deialdietan onartutako proiektuak [+]
- Informazio gehiago: 943890808 (Eli Uzkudun), Emaila: enpresa@urolakosta.eus
- Informazio gehiago hemen