Berriak

Atzealdea Urtarrilaren 27an abiatuko da Hazilan programaren 9. edizioa

Urtarrilaren 24an amaituko da izen-emate epea. Partaideek enpresetan praktikak egiteko aukera izango dute

2020·01·15


Urola Kostako Udal Elkarteak HAZILAN ekimenaren bederatzigarren deialdia egin du. Egitasmoa eskualdeko enpresa, eta langabe edota lana hobetu nahi dutenei bideratuta dago; langabeen kasuan laneratzen laguntzeko, lanean ari direnen kasuan beren lan aukerak hobetzeko. Urtarrilaren 24an amaituko da izen-emate epea.

Prestakuntza trinkoa eta praktikak enpresetan

Azken bi edizioetan egin bezala, edizio berri honetan ere prestakuntza-eskaintza indartzeko apustua egin da.  Eta, gainera, parte hartzaileek enpresetan praktikaldia egitekoa aukera izango dute. Zehazki, zer landuko dute goi mailako ikasketak dituzten eskualdeko 20-44 bitarteko gazteek?  

Programak, hiru atal nagusi izango ditu. Lehendabizi, zeharkako konpetentziak landuko dira bizipen-prestakuntza pertsonalizatua eta integrala eskainiz. Ondoren, praktikaldiari ekin aurretik, partehartzaileek bogan den eta lan munduan murgiltzeko ezinbestekoa bihurtu den esparru bati buruzko 24 orduko prestakuntza teknikoa jasoko dute. Hain zuzen ere, teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak baliatuz, sarean norberaren marketina behar bezala egiteko gakoak ezagutuko dituzte. Amaitzeko, beti ere norberaren lanbide-profilaren arabera, eskualdeko enpresaren batean 200 orduko praktikaldia egiteko aukera izango dute.

Xehetasun guztiak eskuragarri dauden Udal Elkartearen webgunean

Argibideak eta izen- ematea:

Izena emateko orria eskura dago Udal Elkartearen egoitza elektronikoan. Tramitazioa elektronikoa egin ezin dutenek, egoitzan elektronikoan dokumentua deskargatu,  bete eta Udal Elkarteko egoitzara bertaratu beharko dute.

  • Vanessa Garcia
  • 943890808
  • hazilan@urolakosta.eus 

Programa operatiboa 2016-2020 Hazilan proiektuak 5 urteko iraupena izango du (2016an hasi eta 2020an amaituko da). Proiektu hori Garapen Elkarteak (Garapen Agentzien Euskal Elkarteak) koordinatuko du eta 20 garapen agentziak hartuko dute parte, tartean Urola Kostako Udal Elkarteak. Proiektuaren %50 Europako Gizarte Funtsak (EGIF) finantzatuko du eta beste %50 garapen agentzia bakoitzak (gure kasuan Urola Kostako Udal Elkarteak).