Berriak
Atzealdea 2020ko urtarrilean abiatuko da Hazilan programaren 9. edizioa
2019·11·28
Urola Kostako Udal Elkarteak HAZILAN PROGRAMAren bederatzigarren deialdia egin du. Egitasmoa eskualdeko enpresa, eta langabe edota lana hobetu nahi dutenei bideratuta dago; langabeen kasuan laneratzen laguntzeko, lanean ari direnen kasuan beren lan aukerak hobetzeko. Abenduaren 2tik 20ra bitartean zabalduko da izen-ematea.
Prestakuntza trinkoa eta praktikak enpresetan
Azken bi edizioetan egin bezala, edizio berri honetan ere prestakuntza-eskaintza indartzeko apustua egin da. Eta, gainera, parte hartzaileek enpresetan praktikaldia egitekoa aukera izango dute. Zehazki, zer landuko dute goi mailako ikasketak dituzten eskualdeko 20-44 bitarteko gazteek?
Bada, konpetentzia pertsonalak eta profesionalak lantzean gain, praktikaldiari ekin aurretik, bogan den eta lan munduan murgiltzeko ezinbestekoa bihurtu den esparru bati buruzko 24 orduko prestakuntza osagarria jasoko dute. Hain zuzen ere, teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak baliatuz, sarean norberaren marketina behar bezala egiteko gakoak ezagutuko dituzte. Amaitzeko, eskualdeko enpresaren batean 200 orduko praktikaldia egiteko aukera izango dute.
Orain arte, ibilbide emankorra izan du ekimenak Urola Kostan. Aurreko 8 edizioetan zehar, guztira, 120 pertsonek hartu dute parte eta hainbat gaitasun sozioprofesional landu ondoren, laneratzeko prozesuak egin dituzte eskualdeko 53 enpresetan (praktikak, prestakuntza lanpostuan...).
Informazio saioa
Informazio-saio bat egingo dugu interesa duten gazte kualifikatuentzat, proiektuaren inguruko xehetasun guztiak azaltzeko:
- Eguna eta ordua: abenduak 17, asteartea, 10:00etan
- Non: Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz)
Programaren xehetasunak
Programak, hiru atal nagusi izango ditu: lehendabizi AKTIBATU fasea (zeharkako konpetentziak lantzeko), ondoren PRESTATU (prestakuntza osagarria) eta, azkenik, KOKATU fasea (praktikaldia enpresetan). Hona hemen xehetasunak:
Programak, hiru atal nagusi izango ditu:
- AKTIBATU fasea (80 ordu): prestakuntza
Zeharkako konpetentziak landuko dira bizipen-prestakuntza pertsonalizatua eta integrala eskainiz.
- Egutegia eta ordutegia:
- Noiz: 2020ko urtarrilaren 27tik martxoaren 12ra bitartean.
- Egunak: astelehenetik ostegunera 9:30etik 13:30era.
- PRESTATU fasea (24 ordu): Nire marketina sareetan
Helburu orokorra da, teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak baliatuz, sarean norberaren marketing-a egiteko gakoak ezagutzea.
- Egutegia eta ordutegia:
- Noiz: 2020ko urtarrilaren 31tik martxoaren 6ra bitartean.
- Egunak: ostiraletan 09:30etik 13:30era.
- KOKATU fasea (200 ordu): praktikak enpresetan
Lanbide-profilaren arabera, benetako lan esperientzia lortuko da.
- Egutegia eta ordutegia:
- Noiz: 2020ko martxotik ekainera bitartean.
- Egunak: astelehenetik ostiralera, gehienez ere 6 orduko lanaldia
Argibideak eta izen- ematea: abenduaren 2tik 20ra
Izena emateko orria eskura dago Udal Elkartearen egoitza elektronikoan
Tramitazioa elektronikoa egin ezin dutenek, egoitzan elektronikoan dokumentua deskargatu, bete eta Udal Elkarteko egoitzara bertaratu beharko dute.
Informazio gehiago, hemen
Argibide gehiago nahi izanez gero:
- Vanessa Garcia, enplegu teknikaria
- 943890808
- hazilan@urolakosta.eus
Programa operatiboa 2016-2020 Hazilan proiektuak 5 urteko iraupena izango du (2016an hasi eta 2020an amaituko da). Proiektu hori Garapen Elkarteak (Garapen Agentzien Euskal Elkarteak) koordinatuko du eta 20 garapen agentziak hartuko dute parte, tartean Urola Kostako Udal Elkarteak. Proiektuaren %50 Europako Gizarte Funtsak (EGIF) finantzatuko du eta beste %50 garapen agentzia bakoitzak (gure kasuan Urola Kostako Udal Elkarteak).