Berriak

Atzealdea Eskualdeko eragileentzat, eskuragarri “Berrabiarazi” erreminta

Urola Kostako Udal Elkarteak bideratu eta sustatuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak garatutako ekimena

2020·11·26


Ukaezina da covid-19ak sortutako osasun larrialdiak eragindako krisi-egoera. Agerian geratu dira ziurgabetasun testuinguruaren hainbat albo-kalte eta ondorioak epe ertain eta luzera begira ere antzemango dira. Jakina, gure eskualdearen jardun ekonomikoan eta enpresa ehunean ere eragin zuzena izango dute.

Testuinguru horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapenerako Departamentuak, lurraldeko hainbat eragilerekin lankidetzan, krisi-egoeraren eragina minimizatzeko eta ekonomia eta enplegua berpizteko lanean ari den sare bat sortu du, azken batean, enpresek beren jarduera berreskura dezaten.

Urola Kostako Udal Elkarteak beregain hartu du eskualde mailako bitartekaritza- egitekoa. Hala, koronabirusari aurre egiteko dirulaguntzen eta baliabideen berri ematen ari da eskualdeko sektore sozioekonomikoei bideratutako aholkularitza zerbitzuaren bitartez.

BERRABIARAZI: auto hausnarketarako tresna

Besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu eta Urola Kostako Udal Elkarteak gidatuta, eskualde osoko enpresa, negozio eta eragile ekonomikoentzat eskuragarri daude auto- hausnarketarako bi tresna.

Urola Kostako Udal Elkarteak laguntza eskainiko die eskualdeko enpresei, langileei, profesional autonomoei eta autonomoei. Erreminta honen bitartez,  kolektibo horientzat funtsezkoak diren jarduerak identifikatu eta epe laburrean dituzten erronkei buruzko hausnarketan laguntzen die. Era berean, lurralde osoan identifikatutako beharrak kontuan hartzeko aukera ematen du.

Tresnaren helburua da enpresei epe laburreko funtsezko elementuei buruzko gogoeta egiten laguntzea.

ETORKIZUNEAN pentsatzeak ORAINEAN jardutea eskatzen du, horregatik, tresna honek enpresa-jarduerak garatu beharreko gaitasunei buruzko hausnarketa-lana bilatzen du, eta, horrela, lurralde osoari identifikatutako beharrak kontuan hartzeko aukera ematen dio.

Tresnaren helburua da enpresei epe ertainean funtsezko elementuei buruzko gogoeta egiten laguntzea da, funtsean, enpresaren egungo egoeraren eta etorkizuneko erronken kontzientzia hartzeko.

Udal Elkarteko Garapen Agentziako teknikariak, 2020ko azarotik 2021eko otsailera arte bideratuko dituzte diagnostikoak, hausnarketa estrategikoak burutu nahi dituzten eskualdeko enpresa eta autonomoen zerbitzura. 

Argibideak eta izen-ematea

Udal Elkarteko informazio zerbitzura harpidetutako enpresa eta autonomoekin zuzenean jarriko dira harremanetan Garapen Agentziako teknikariak. Edozein kasutan, aipatu tresnak erabiltzeko interesa duen edonork har dezake online hitzordua.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, idatzi iezaguzu e-maila bat edo jarri harremanetan telefono bidez:

  • enpresa@urolakosta.eus
  • Tel. 943890808