Berriak
Atzealdea HAZINNOVA berrikuntza-zerbitzuari buruzko informazio jardunaldia izango da urriaren 9an, Azpeitian
2019·10·07
Eusko Jaurlaritza, Innobasque eta garapen agentzien elkarlanaren ondorioz (gure eskualdearen kasuan, Urola Kostako Udal Elkartea) HAZINNOVA zerbitzua jarri da martxan, ETE-etan hobekuntzak dakartzaten mikro-proiektuak gauzatzeko.
ETE-ek berrikuntzaren arloan urratsak eman ditzaten bideratutako zerbitzua da HAZINNOVA. Hain zuzen ere, enpresa ertain nahiz txikiei bideratutako doako zerbitzua da; lana antolatzeko molde berrietan, edota produktu eta zerbitzuak merkaturatzerakoan metodo berrienekin bide egin dezaten.
Zerbitzua %100ean diruz lagunduta dago eta irekita 2020ko uztailera arte ( edo aurrekontua agortu arte). Prozesu osoan zehar laguntza emateko, Urola Kostako Udal Elkartea izango da eskualdeko enpresekin eskuz-esku lanean ariko den HAZINNOVA-eragile.
Zein enpresek har dezakete parte programan?
Zerbitzua zuzenduta dago beren jarduna industria edota zerbitzuen sektoreetara bideratutako 6 eta 99 langile bitarteko enpresentzat. Beti ere, aldez aurretik enpresok ez badira azken 3 urteetan Innobideak-Kudeabide (kontrastea edota proiektu pilotua) edota Hazitek programen onuradun izan.
“Hazinnova, eskualdez-eskualde” jardunaldiaren nondik norakoak
Zerbitzuaren berri emateko antolatu dira eskualdeko informazio jardunaldiak. Urola eskualdearen kasuan, Urola Kostako Udal Elkarteak (Uggasa eta Iraurgi Berritzenekin lankidetzan, eta Innobasque eta SPRIrekin batera) informazio saioa antolatu du zerbitzuari buruzko xehetasunak aurkezteko interesa duten enpresa-arduradunei.
Jardunaldia datorren asteazkenean (urriak 9) izango da; Azpeitiako Basazabal Jauregian. Hauxe da aurkezpen ekitaldiaren egitarau zehatza:
- Egitaraua:
- 09:30 Ongietorria. Begoña Beobide (Iraurgi Berritzen)
- 09:40 Zer da eta zer onura eskaintzen dizkio Hazinnovak ETE bati? Aitor Cobanera (SPRI)
- 10:00 Testuinguruan jartzea. Berrikuntza-diagnostikoa Euskadin- Alaitz Landaluze (Innobasque)
- 10:15 Jardunbide egokiaren kasuak. Unai Zubeldia (Erlo)
- 10:45 Galdera-erantzunen txanda
- Data: Urriaren 9an, 9:30-11:00
- Lekua: Basazabal Jauregia. Enparan kalea 18, 20730 Azpeitia
Argibideak eta izen-ematea
Zerbitzuari buruzko informazio guztia SPRIren webgunean aurki daiteke. Zerbitzuaren baitan garatu ahalko diren proiektu ereduak ere eskuragarri daude, bertan.
Jardunaldian parte hartzeko izen ematea Urola Kostako Udal Elkartearen bidez egin behar da.
Urola Kostako Udal Elkartea
Enpresa Sustapeneko eta Enpresentzako Zerbitzuak
(Aintzane Ruesgas/ Eli Uzkudun)
- Tel. 943 890808
- enpresa@urolakosta.eus