Berriak
Atzealdea "ETORKIZUNEKO ERRONKAK; AUKERAK ETA JOERA BERRIAK" goiburu hartuta, jardunaldi bikoitza antolatu du Udal Elkarteak
2021·05·21
Osasun larrialdiz haratago, Covid-19ak sortutako krisi-testuinguruak paradigma aldaketa dakar. Ezinbestekoa da etorkizuneko aukera eta joera berriei arretaz begiratzea; bai, behintzat, Agenda 2030eko Garapen Jasangarriko helburuekin lerrokatutako garapen sozioekonomikoan eragin nahi bada. Hala, Urola Kostako Udal elkarteak bi jardunaldi antolatu ditu “ETORKIZUNEKO ERRONKAK; AUKERAK ETA JOERA BERRIAK” ekimenaren baitan.
Lehendabiziko jardunaldia maiatzaren 27an egingo da; goizez, 09:30etik 11:30era, online. Lehen saioa eskualdeko enpresei eta ekintzaileei bideratutakoa izango da. Hauek dira jorratuko diren gaiak:
- Covid-19aren ondorengo testuinguru berriaren aurkezpena.
- Ekintzaileentzako nahiz enpresentzako eskualdeko aukera berriak.
- Gipuzkoako etorkizuneko erronkak eta estrategiak
- Agenda 2030eko Garapen Jasangarriko Helburuak sektore pribatuan
Lehen jardunaldian hauek izango dira hizlariak:
- Lourdes Salsamendi, Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakaria
- Unai Andueza, Gipuzkoako Foru Aldundiko Proiektu Estrategikoetako zuzendari nagusia
- Clara Izurieta eta Nerea Zaldua, IKEI Research & Consultancy
Lehenengo jardunaldiaren egitaraua, hemen
- Izen emateko, bete aurrez galdetegia
Bigarren jardunaldian, berriz, arreta berezia jarriko da etorkizuneko lanpostu-profil eta konpetentzietan. Bereziki langabeei eta, oro har, herritarrei zuzenduriko saioa izango da. Ekainaren 3an egingo da, eta jada irekita dago izena emateko epea. Horretarako, aurrez ondorengo galdetegia bete beharko da.
Argibideak edota informazio gehiago jasotzeko:
Urola Kostako Udal Elkartea, Garapen Agentzia (Raquel Calvo, Idoia Etxarri)
- Tel. 943890808
- enpresa@urolakosta.eus