Berriak
Atzealdea Autonomoei eta Kultura eta Sormen Industrien alorrari zuzenduriko informazio saioak eskainiko ditu Urola Kostako Udal Elkarteak martxoan
2023·02·23
2023ko urtarrilaren 1ean kotizazio-sistema berri bat ezarri zen norberaren konturako langileentzat edo autonomoentzat, eta, horri jarraiki, jarduera uzteagatiko babesa hobetu da. Bestalde, 2023ko urtarrilaren 11ean argitaratu zen "Artisten Estatutu berria izenarekin ezagutzen den dekretuak ere, berrikuntza garrantzitsuak jasotzen ditu sortzaileentzat.
Urola Kostako Udal Elkarteak apustu egiten jarraitzen du Kultur eta Sormen Industrien alde eta horri lotuta, esaterako, azken urteotan hainbat ekimen eta prestakuntza ziklo antolatu ditu, sektoreko eragileei beren lehiakortasuna hobetzen laguntzeko helburuarekin.
Aurreko guztia aintzat hartuta, 2 informazio-saio antolatu ditu udal elkarteak martxorako. Lehen saioak autonomoen erregimen berria izango du hizpide eta autonomo guztiei zuzenduta egongo da. Bigarren saioa, aldiz, “Artistaren Estatutua”ren ingurukoa izango da eta sortzaileei zuzenduta egongo da.
Antolatutako bi informazio saio horiek helburu dute indarrean sartu diren dekretu horien ondorioei eta aplikazioari buruzko informazioa eskaintzea.
Autonomoentzako kotizazio sistema berria
Saio hau martxoaren 7an egingo da, 9:30-11:30 bitartean, Udal Elkartearen egoitzan. Marisa Trueba izango da saioaren gidaria eta elebitan eskainiko da. Saioan parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea ondorengo galdetegia beteaz.
Artistaren Estatutua
Bigarren saio hau martxoaren 14an eskainiko da, baita ere 9:30-11:30 bitartean Udal Elkartearen egoitzan. Kasu honetan Marta Castro izango da saioaren gidari eta elebitan eskainiko da. Informazio saioan parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea ondorengo galdetegia beteaz.
Emandako datuak ikastaroen kudeaketarako erabiliko dira.
Argibideak eta informazio gehigarria
Enpresentzako zerbitzua (Eli Uzkudun)
- enpresa@urolakosta.eus
- 943 890808