Berriak
Atzealdea Udal Elkarteak eta Zumaiako soldadura zentroak bat egin dute martxoaren 8ko aldarrikapenekin
2021·03·08
Udalak eta ikastetxeak biltzen dituen eskualdeko Hezkidetza Foroaren ekimenez, Urola Kostako Udal Elkarteak eta Zumaiako Oinarrizko Lanbide Heziketako Soldadura Zentroak mezu bateratua zabaldu dute Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta.
Pandemia egoeran, beste urteetako argazki jendetsuak egin ezin izan badituzte ere, “Gu ere martxoak 8” pankartak eskuan eta talde txikitan atera dituzte argazkiak. Zumaiako soldadura zentroko irakasle nahiz ikasleek bere egin nahi izan dute aldarria: “Martxoaren 8ari begira, guztiok bat egiten dugu guztion berdintasunaren eta parekidetasunaren alde”.