Berriak
Atzealdea Laguntza, enpresari bultzada eman eta barneko proiektuak garatzeko
2014·01·15
Parte hartzen duten enpresei prestakuntza (45 ordu), tutoretza kanpo aholkulari batekin (6 ordu) eta aholkularitza (20 ordu) jasoko dute.
Urola Kostako Udal Elkarteak proiektu bat abian jarri du "Gipuzkoa, Ekiten duen lurralde gisa sustatzeko" programaren barnean, eskualdeko enpresetan barne-ekintzailetzako proiektuei bultzada emateko, bereziki enpresen arteko elkarlanean oinarritutakoei.
Nori zuzenduta dago?
Enpresaren lehiakortasuna sustatzeko proiektuak abian jartzeko asmoa duten edozein sektoreko eta tamainako enpresentzat.
Ez da beharrezkoa proiektu bat izatea, programa honen bidez proiektu bat sortzeko eta garatzeko laguntza emango baita.
Zein motako proiektuak lagundu nahi ditugu?
- Lankidetzako proiektuak
- Produktu/zerbitzuen diseinua
- Produktu/proiektu berrien bideragarritasun plana
- Produkzio sistemaren hobekuntza
- Packaging/ontzien berdiseinua
- Negozio aukera berrien bilaketa
- Lehiakideen prospekzioa
- Desberdintzeko estrategiaren garapena
- Bezeroei gerturatzeko estrategiaren garapena
- Enpresaren antolaketaren hobekuntza
Zer motako laguntza eskaintzen dugu?
- Barne-ekintzailetzako proiektuak gauzatzeko 45 orduko prestakuntza teknikoa
- Kanpo aholkulari batekin tutoretzak (6 ordu)
- 20 orduko laguntza teknikoa Udal Elkarteko teknikari batekin
%100 diruz lagunduta eskualdeko enpresentzat
Proiektu hau %100ean diruz lagunduta dago (Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik), eta, beraz, ez du inolako kosturik izango Urola Kostako enpresentzat.
Enpresa onuradunak: edozein sektore eta tamainako eskualdeko enpresk (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia).
Partaide kopuru mugatua, izango da eta hautaketa prozesu bat egingo da.
Eskaerak aurkezteko epea: 2014/01/28
Parte hartzeko interesa baduzu edota informazio gehiago eskuratzeko bidali e-posta bat edota deitu 943 89 08 08 telefono zenbakira (Aintzane).
Informazio gehiago:
Tel. 943 89 08 08, enpresa@urolakosta.org
Informazio zerbitzu hau PO FSE 2007-2013 VALORA egitasmoaren baitan eskaintzen da eta Europako Gizarte Fondoak %50 finantzatzen du.