Berriak

Atzealdea Lanbideren diru-laguntzak ekintzaileentzat, enpresa ideia lantzeko edo enpresa martxan jartzeko

Eskabideak egin behar dira Urola Kostako Udal Elkartean, otsailaren 8tik 14ra. Otsailaren 7an informazio-saioa, xehetasunak azaltzeko.

2018·01·25


Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diru-laguntza deialdia egin du beren enpresa sortzeko asmoa duten ekintzaileentzat. Bi diru-laguntza mota daude:

  • Enpresa ideia aztertzeko diru-laguntzak sustatzaileentzat: gehienez 1.000 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko. Zenbateko horrek %15eko igoera izango du, baldin eta eskabidea aurkezteko unean sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30etik beherakoa bada. Horrez gain, beste %15eko igoera izango du baldin eta sustatzailea emakumezkoa bada.
  • Enpresa berria sortu eta alta emateko diru-laguntzak: gehienez 1.500 eurokoa izango da. Zenbateko horrek %15eko igoera izango du, baldin eta eskabidea aurkezteko unean sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30etik beherakoa bada. Horrez gain, beste %15eko igoera izango du baldin eta sustatzailea emakumezkoa bada.

Epeak eta eskabideak

Eskabideak egiteko epea honakoa da: otsailaren 8tik otsailaren 14ra (eguerdiko 12:00ak arte). Eskaerak Urola Kosta Udal Elkartean aurkeztu behar dira.

Deialdiaren oinarriak eta balorazio irizpideak, albiste honen amaieran dituzu.

Aurkeztutako proiektuak otsailaren 15 eta 16 bitartean baloratuko dira. Aurkeztutako enpresa-ideia edota sortuko diren enpresa jarduera berrien kopurua Lanbidek tutorizaziorako esleitutakoak baino handiagoa bada, puntuazio gehien jaso duten ekimenak aukeratuko dira. Programan parte hartu ahal izango duten pertsonen hautaketa otsailaren 19an egingo da eta tutorizazio prozesua otsailaren 21ean hasiko da, hautatutako ekintzaileekin taldean egingo den ekintza baten bidez.

Informazio-saioa otsailaren 7an

Deialdiaren xehetasunak azaltzeko informazio saioa egingo dugu:

  • Eguna: otsailak 7
  • Ordua: 10:00etan euskaraz; 11:00etan gaztelaniaz
  • Lekua: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

Saioan parte hartzeko izena eman behar da aurrez, 943890808 zenbakira deituta.

Oinarriak eta irizpideak

Hemen dituzu eskura diru-laguntza deialdiaren oinarriak, balorazio-irizpideak, aurkeztu behar diren dokumentuak eta gainerako xehetasunak:

Lanbideren diru-laguntzak ekintzaileentzat: oinarriak, balorazio-irizpideak, aurkeztu behar diren dokumentuak.
Ideia berriak lantzeko laguntza eskatzeko eskabidea.
Jarduera berria martxan jartzeko laguntza eskatzeko eskabidea.