Berriak

Atzealdea Lanbideren diru-laguntzak ekintzaileentzat, enpresa ideia lantzeko edo enpresa martxan jartzeko

Eskabideak egin behar dira Urola Kostako Udal Elkartean, ekainaren 9tik 22ra. Ekainaren 14an informazio-saioa, xehetasunak azaltzeko.

2016·06·01


Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diru-laguntza deialdia egin du beren enpresa sortzeko asmoa duten ekintzaileentzat. Bi diru-laguntza mota daude:

  • Enpresa ideia aztertzeko diru-laguntzak sustatzaileentzat: gehienez 1.000 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko. Zenbateko horrek %15eko igoera izango du, baldin eta eskabidea aurkezteko unean sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30etik beherakoa bada. Horrez gain, beste %15eko igoera izango du baldin eta sustatzailea emakumezkoa bada.
  • Enpresa berria sortu eta alta emateko diru-laguntzak: gehienez 1.500 eurokoa izango da. Zenbateko horrek %15eko igoera izango du, baldin eta eskabidea aurkezteko unean sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30etik beherakoa bada. Horrez gain, beste %15eko igoera izango du baldin eta sustatzailea emakumezkoa bada.

Epeak eta eskabideak

Eskabideak egiteko epea honakoa da: ekainaren 9tik ekainaren 22ra (eguerdiko 12:00ak arte). Eskaerak Urola Kosta Udal Elkartean aurkeztu behar dira.

Eskaera egiteko oinarriak eta eskaera egiteko orriak, albiste honen amaieran dituzu.

Aurkeztutako proiektuak ekainaren 23tik eta 29ra bitartean baloratuko dira. Aurkeztutako enpresa-ideia edota sortuko diren enpresa jarduera berrien kopurua Lanbidek tutorizaziorako esleitutakoak baino handiagoa bada, puntuazio gehien jaso duten ekimenak aukeratuko dira. Programan parte hartu ahal izango duten pertsonen hautaketa ekainaren 29an egingo da eta tutorizazio prozesua uztailaren 5ean hasiko da, hautatutako ekintzaileekin taldean egingo den ekintza baten bidez.

Informazio-saioa ekainaren 14an

Hori guztia azaltzeko saio informatibo bat egingo dugu ekainaren 14an, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (11:00etan euskaraz eta 12:00etan gaztelaniaz). Saioan parte hartzeko izena eman behar da: 943 890808

Parte hartzeko eskabidea bete eta Urola Kostako Udal Elkartean aurkeztu behar duzu, bertan eskatzen diren dokumentuak gehituta.

Oinarriak eta eskaera egiteko orriak

Oinarriak, irizpideak, aurkeztu beharreko dokumentuak

Eskaera orria: ideia berria.

Eskaera orria: enpresa martxan jartzea