Agenda
Eraikuntza eta metalaren sektoreak. Ikastaroa mistoa da, aurrez aurre eta etxetik. Lehentasuna izango dute langabeek. Izen-ematea urriaren 31ra arte.
03
AZA
24
AZA
Ikastaroa
LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOKO OINARRIZKO IKASTAROA (60h), ERAIKUNTZA ETA METALAREN sektoreentzat.
Ikastaro honen helburua da eraikuntza sektoreko eta metalaren sektoreko lan-hitzarmenetan jasota dauden prebentzioko prestakuntzaren edukiak eskuratzea eta, horren bidez, laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko funtzioak betetzeko ezagutzak lortzea.
- Modalitatea: mixtoa (presentziala eta teleprestakuntza)
- Aurrez aurreko saioak: azaroak 3, 10, 17 eta 24.
- Teleprestakuntza: azaroaren 3tik 24ra
- Ordutegia: 9:30-14:30.
- Lekua: Ikastaroa egingo da Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz).