Berriak

Atzealdea Marketin digitala: ikastaroa

Izen-ematea abenduaren 16ra arte. Prestakuntza marketin digitialean, lanerako aukerak hobetzeko

2016·11·27


Aro digitalean bizi gara eta ezinbesteko ditugu tresna eta baliabide digitalak. Gure ogibidea eta lanpostua edozein izanik ere, berebiziko garrantzia du komunikazio eta marketing digitalaren arloko tresnak ezagutu eta erabiltzaile arrunt gisa menderatzeak. Era berean, langabezian dauden pertsonek ezinbesteko dute beren lan esperientzia eta prestakuntza tresna eta baliabide digitalekin eguneratzea.

Hori dela eta, Urola Kostako Udal Elkarteak marketin digitalari buruzko ikastaroa antolatu du, langabezian dauden edo lanean ari diren 35 urtetik gorako eskualdeko pertsonentzat (Aia, Getaria, Orio, Zarautz, Zumaia).

Ikastaro horren bidez lanerako eta lana lortzeko aukera gehiago izango dituzte partehartzaileek.

Helburuak:

  • Eskualdeko 35 urte baino gehiagoko herritarrak marketin digitalaren arloan trebatzea
  • Marketin digitalaren ezagutzak jasotzeaz gain, ariketa praktikoak garatzea, “learn by doing” metodologiaren bidez
  • Ikastaroaren bidez, eskualdeko hainbat enpresetan marketin digitaleko ezagutza teorikoapraktikan jartzea

Izena emateko epe-muga: abenduaren 16a

Baldintzak, izena emateko:

  • Langabetua (lehentasuna izango dute Lanbiden lan eskatzaile gisa inskribatuta dauden pertsonek) edo langilea
  • 35 urtetik gora izatea
  • Informatikako erabiltzaile arruntaren ezagupenak edukitzea (office programak, internet, posta elektronikoa…).
  • Urola Kosta eskualdekoa izatea (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia)

Ikastaroaren egutegia eta lekua:

  • 2017ko urtarrilaren 13tik apirilaren 12ra
  • Astelehenetik ostiralera, 9:30-13:30
  • Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

Plaza kopurua: 15 lagun

Hizkuntza:

Ikastaroa euskaraz edo gaztelaniaz izango da, taldearen eta taldekideen arabera. Dokumentazioa eta materiala bi hizkuntzetan eskainiko dugu. Tutoretzak ikasleak aukeratzen duen hizkuntzan izango dira.

Edukia:

Atal teorikoa: 150 ordu

  • E-marketina: hastapenak, bilakaera eta tresnak (20 ordu)
  • Komunikazioaren garrantzia eta nortasun marka (20 ordu)
  • Oinarrizko marketin digitaleko tresnak: web-orria eta bloga (25 ordu)
  • Web-orriaren eta sareen posizionamendua: SEO eta SEM (25 ordu)
  • Sare sozialen estrategia (25 ordu)
  • Integrazioa: offline eta online estrategien koherentzia (15 ordu)
  • E-marketing ekintzak: e-mail marketing, zozketak, online publizitatea… (15 ordu)
  • Legedia online komunikazioan: lege oharrak, cookiak… (5 ordu)

Atal praktikoa: 96 ordu

  • Modulu bakoitzean landutakoa praktikan jartzea, tutore baten laguntzarekin

Izen-ematea eta argibideak: hemen