Agenda

Atzealdea Mikropreben: laneko arriskuen arloko prestakuntza programa

Eskualdeko autonomoei eta enpresa txikiei zuzenduta (25 langile arte).
06 URR 17 URR

Urola Kostako Udal Elkartetik babesa eskaini nahi zaie beren eguneroko lan-jardunean prebentzioa integratu nahi duten enpresa txikiei (25 langile arte).

Programa honetan parte hartzen duten enpresek, batetik, prestakuntza teoriko nahiz praktikoa jasoko dute (urria-azaroan zehar, 12 saio), eta ondoren, aukera zabalduko da, beren enpresako prebentzio plana idatzi eta prestatzerako garaian, laguntza eta aholkularitza jaso dezaten. Aldi berean, enpresa txikiei egokitutako dokumentazioa eskainiko da, ulerterraza, erabat aplikagarria eta elebitan; euskaraz nahiz gaztelaniaz, alegia.

Programaren xehetasunak

Guztira, 12 saio eskainiko dira Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian, arratsaldez, 13:30etatik 16:00etara. Saioak astearte eta ostegunetan izango dira.

Argibideak jasotzeko:

Tel. 943 890808

enpresa@urolakosta.eus

Webgunea

  •