Berriak
Atzealdea Mugikortasun elektrikoa Urola Kostan: nola eragingo dio trantsizio energetikoak eskualdeari?
2020·09·11
Trantsizio energetikoaren zutabe garrantzitsuenetako bat da mugikortasun elektrikoa. Zalantzarik gabe, erregai fosilen ordez energia alternatiboak darabiltzaten ibilgailuek bete-betean eragingo dute lurraldearen garapen sozioekonomikoan. Ezin, bada, mugikortasun elektrikoaren trena galdu!
Datorren astean ospatuko den Europako Mugikortasun Astearen karietara (irailak 16-22) aurkeztuko du Urola Kostako Udal Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin osatutako mugikortasun elektrikoari buruzko diagnosi-proiektua. Nola eragingo dio mugikortasun elektrikoaren paradigma berriak Urola Kosta eskualdeari? Azterlana osatzeko hiru lan-lerro nagusi jorratu dira. Gurean, trantsizio energetikoak enpleguan eta enpresa ehunean nola eragingo duen aztertzeaz gain, eskualdeko azpiegiturak datorkigun errealitate berrira nola egokitu beharko genituzkeen ikertu da.
Aurkezpen jardunaldia
Urola Kostako Udal Elkarteak mugikortasun energetikoari begira landutako diagnosia gizarteratzeko, aurkezpen jardunaldia egingo da.
- Eguna: Irailak 16, asteazkena, 09:30etatik 10:30era
- Lekua: Online GoToMeeting plataformaren bidez
Informazio saioan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da galdetegia beteta. Ondoren, saiora sartzeko esteka jasoko du interesdunak bere posta elektronikoan.
Nola eragingo dio mugikortasun elektrikoak eskualdeko enpresa-ehunari? Eta enpleguari? Garraio elektrikoa sustatzeko, nola egokitu beharko genituzke gure azpiegiturak? Galdera horiek erantzuten saiatzeaz gain, garapen ekonomikorako eta berrikuntzarako aukera berriak landuko dira aurkezpen jardunaldian.
Informazio gehiago
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, idatzi iezaguzu e-maila bat edo jarri harremanetan telefono bidez:
Enpresentzako Zerbitzuak (Idoia Etxarri, Eli Uzkudun)
- enpresa@urolakosta.eus
- Tel. 943890808
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia, Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren «Gipuzkoaren sustapen ekonomikoa eskualde ikuspuntuaren ekarpenaren bidez, bultzatzeko» 2019ko programako (GAO 2019-04-01, zk. 62)