Agenda

Eskualdeko merkataritza eta zerbitzuen sektoreei bideratutako prestakuntza ikastaroa

Helburua da eskualdeko merkataritza eta zerbitzuen alorreko negozioen irudia hobetuz, sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzea.
03 URR

Ikastaroaren bitartez, parte hartzaileek komunikazio gaitasunak garatzeko eta bezeroarekiko harremanetan trebatzeko teknika eta praktika berritzaileak barneratzea da helburua. Horrela, egunerokotasunean, bezeroekiko enpatiaz eta errespetuz gatazkak konpontzeko eta negoziazioak bideratzeko gakoak eskainiko dira.

Ikastaro horren bitartez jarraipena ematen zaio aurrez, ekainean, ingurune digitala lantzeko eta sare sozialetako estrategiak garatzeko aurrera eramandako "Marketing eta digitalizazio tresnak" ikastaroari. Mundu digitalaz haratago, oraingoa komunikazioa hobetzera zuzendutako ikastaroa izango da.

Ikastaroa urriaren 3an hasiko da hilaren 26a arte eta, Sara Gonzalez adituaren gidaritzapean, astero bi orduko bi saio eskainiko dira (urriak 3, 5, 10, 14, 17, 19, 24 eta 26). Saio guztiak aurrez aurrekoak izango dira, Udal Elkartearen egoitzan. Ordutegia sektorearen arabera egokitu da eta 14:00etatik 16:00etara bitartean eskainiko dira saioak.

Informazio gehiago

  • Tel. 943 890808
  • enpresa@urolakosta.eus