Berriak
Atzealdea Kultura eta Sormen Industrien sektorea suspertzeko, prestakuntza- zikloa berria
2021·11·12
Eskualdeko Kultura eta Sormen Industrien sektorea suspertzeko ekimenen baitan, sektorearen beharretara egokitutako prestakuntza zabala diseinatu du Urola Kostako Udal Elkarteak. Irailean ekin zitzaion lehen prestakuntza-zikloari. Harrezkero, teknologia berrien alorreko alderdiak lantzeko bost prestakuntza tailer egin dira sektoreko eragile eta profesionalekin.
Azaroaren amaieran ekingo zaio bigarren prestakuntza-zikloari. Oraingoan, kudeaketa eta eskubide nahiz betebeharrei dagokien gaietan sakonduko da. Hain zuzen ere, hiru alor jorratuko dira: alde batetik, finantzaketa lortzera begira, proiektuak aurkezteko jarraibideak eskainiko dira; bestetik, sortzaile-profesionalek beregain hartu behar dituzten betebehar administratiboak eta fiskalak landuko dira eta, azkenik, jabetza intelektualaren eta egile eskubideen inguruko saio berezia egingo da. Hona hemen egutegi zehatza:
- Azaroak 23 eta 30: Proiektuen aurkezpena, finantzaketari begira
- Azaroak 24 eta abenduak 1: Betebehar administratibo eta fiskalak
- Azaroak 29: Jabetza intelektuala eta egile eskubideak
Saio guztiak aurrez aurrekoak izango dira, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian; goizez, 09:00etatik 11:00etara.
Argibideak eta izen-ematea:
Izen ematea Urola Kostako Udal Elkartearen bidez egin behar da. Horretarako, ondorengo datuak beharko ditugu:
- Enpresaren izena eta IZK
- Harremanetarako pertsonaren izen abizenak
- E-posta eta Telefonoa
Enpresentzako Zerbitzuak (Eli Uzkudun)
- Tel. 943 890808,
- enpresa@urolakosta.eus