Berriak

Atzealdea Ikastaro berriak lan bila dabiltzan pertsonentzat

Bi ikastaro berri eskainiko dira urtarrilean

2019·01·11


Urola Kostako Udal Elkarteko laneko orientazio zerbitzuak bi ikastaro berri eskainiko ditu urtarrilean.

Ikastaroen helburua da langabezian dauden pertsonei lana bilatzen laguntzea. 3 orduko iraupena izango dute eta doan izango dira. Ikastaro hauek eskainiko dira:

  • LAN ELKARRIZKETA: Lan-elkarrizketa entrenatuko da

Data: urtarrilak 18 (9:30-12:30); Hizkuntza: gaztelania

  • CURRICULUMA HODEIAN: Plataforma berriek nola funtzionatzen duten eta zertarako balio duten aztertuko da.

Data: urtarrilak 25 (9:30-12:30); Hizkuntza: euskara

Urola Kostako Udal Elkarteak laneko eta auto-enpleguko orientazio zerbitzua eskaintzen du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta  Europako Gizarte Funtsaren EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren finantzaketarekin.

Urtarrileko ikastaroen eskaintza guztia eskuragarri, hemen:

Enplegu Zentroa / Orientazio Zerbitzua

Tel. 943890808, lanpoltsa@urolakosta.eus