Berriak
Atzealdea Ahalik eta diagnostikorik zehatzena osatzeko, irailaren 30a arte jasoko dira herritarren eta enpresen ekarpenak
2021·09·10
Eskualde mailako 2021-2025 energia plana garatzen ari da Urola Kostako Udal Elkartea.
Energia kontsumoa murrizteko eta jasangarritasun energetikoari bultzada emateko asmoz landuko da plana. Beti ere, zeharkako ikuspegi integral batetik abiatuta eta nazioarte mailako Garapen Iraunkorrerako Helburuekin eta 2030 Agendarekin lerratuta.
Diagnostikoa abiapuntu
Energia alorrari erreparatuz, eskualdeko ahalik eta diagnostikorik zehatzena osatu nahi da. Datu-bilketa abiapuntu, Urola Kostako Udal Elkartea zuzenean ari da eskualdeko udal bakoitzarekin lanketa egiten. Datu estatistikoez gain, herri bakoitzaren egoera zehatza ezagutzeko. Alabaina, udalekin ez ezik, bost herrietako enpresekin eta herritarrekin ere nahi da osatu argazkia.
- Enpresa ordezkariek betetzeko galdetegia
- Herritarrek betetzeko galdetegia
Horretarako prestatu dira galdetegi labur-laburrak; ahalik eta modurik arinenean, parte hartzea sustatu eta ahalik eta eragile gehienenen ekarpenak jasotzeko. Galdetegiak bete eta ekarpenak egiteko azken eguna irailaren 30a izango da.
Informazio gehiago
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, idatzi iezaguzu e-posta bat edo jarri harremanetan telefono bidez:
Urola Kostako Behatokia (Idoia Etxarri)
- prospekzioa@urolakosta.eus
- Tel. 943890808