Agenda
Prestakuntza enpresa kudeaketan, kultura eta sormen industrietako eskualdeko pertsona, enpresa eta profesionalentzat
Urola Kostako Udal Elkartea "Urola Kosta, eskualde SORTZAILEA" egitasmoa garatzen ari da 2017an zehar. Egitasmo honen helburua da Urola Kosta eskualdean Kultura eta Sormenezko Industria alor ekonomiko sendo gisa garatzea eta arlo horretan diharduten pertsona, enpresa, profesional eta eragileei laguntzea. Helburu horrekin, hainbat ikastaro eskainiko ditugu urrian, sektore horretako pertsona, enpresa eta profesionalentzat:
Prestakuntza-saioak: gaiak eta egunak
- Marketina eta komunikazioa: Urriak 5 eta 6
- Eskaintza eta negozio ereduak: Urriak 17 eta 18
- Kudeaketa eta finantzaketa aukerak: Urriak 23 eta 24
Lekua eta ordutegia: ikastaroak Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan izango dira (Urdaneta bidea 6, Zarautz), 9:00etatik 15:00etara.