Berriak
Atzealdea Prince programa, eskualdeko enpresentzat, enpresaren antolakuntza edo ekoizpen prozesuak hobetzeko.
2017·02·01
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Garapen Elkarteak eta Gipuzkoako garapen agentziek (gure eskualdeari dagokionez, Urola Kostako Udal Elkarteak) PRINCE PROGRAMA jarri dugu martxan.
Zer da PRINCE programa?
Foru Aldundiak garapen agentziekin elkarlanean bideratutako programa da, enpresei beren lehiakortasuna hobetzen laguntzeko helburua duena.
Parte hartzen duten enpresek aukera izango dute enpresaren estrategia eta antolakuntzan edo ekoizpen prozesuetan diagnostiko bat egiteko eta identifikatutako hobekuntza aukerak martxan jartzeko.
Ekimen horiek martxan jartzeko EHUko eta TKNIKA zentroko adituen laguntza izango dute enpresek.
Nolako proiektuak egin ditzakete enpresek?
Proiektuak izand aitekze estrategiaren eta antolamenduaren arlokoak edo ekoizpen prozesuaren eta garapen teknologikoaren arlokoak. Ikus aurreko deialdietan landutako proiektuen adibideak.
Programaren hartzaileak
Aia, Getaria, Orio, Zumaia edo Zarautzen kokatuta dagoen enpresa bazara eta zure enpresaren estrategia definitu, antolakuntza hobetu edo ekoizpen prozesuetan izan ditzakezun aukerak hobetu nahi badituzu, eman izena.
Informazio gehiago eta izen-ematea
- Urola Kostako Udal Elkartea, Enpresentzako Zerbitzuak
- 943890808, enpresa@urolakosta.eus
Askoren arteko ekimena