Agenda
Urola Kostako Udal Elkarteak tailer praktikoa antolatu du eskualdeko enpresentzat. Helburua da, datuen babesari dagokionez, legeek eta ordenamendu juridikoak arautzen dutena ezagutaraztea eskualdeko enpresa-arduradunei; eta prestakuntza eskaintzarekin batera, ezarpenerako aholkularitza ere eskaintzea.
Lehenik eta behin, parte hartzaileek taldekako online prestakuntza jasoko dute. Azaroaren 25ean, 29an eta 30ean izango dira talde prestakuntzako saioak. On line izango dira eta goizez, 09:30etik 12:00etara bitartean eskainiko dira.
Ondoren, enpresa partehartzaile bakoitzarekin ordubeteko 2 tutoretza saio egingo dira. Hala, tailerra amaituta, enpresa partehartzaile guztiek datuak babesteko euren segurtasun sistema egokituta izango dute.
Argibideak eta izen-ematea
Dagoeneko zabalik dago izen-ematea eta azaroaren 23an amaituko da epea. Plaza kopurua mugatua da eta izen-emate hurrenkera errespetatuko da eskabideak onartzeko.
Izena emateko ondorengo galdetegia bete beharko da.
Argibide gehiago nahiz izanez gero, bidal iezaguzu e-posta bat edota deitu iezaguzu:
Enpresentzako Zerbitzuak (Rakel Calvo)
- Tel. 943890808
- enpresa@urolakosta.eus