Berriak

Atzealdea Re-Think Industry; Gipuzkoako ETE-aren etorkizuna eraikiz

Jardunaldia martxoaren 31n izango da, Kursaal Kongresu Jauregian

2022·03·09


Re-Think Industry jardunaldia antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak. Jardunaldia martxoaren 31n izango da, Kursaal Kongresu Jauregian. Hizpide izango dira, Gipuzkoako ETE-aren lorpenak eta eraldaketa digitalaren arloan etorkizunari begirako erronkak.

Partekatu ikasteko

Re-Think Industry Gipuzkoako ETEen eraldaketa digitalaren inguruko esperientziak ezagutzeko eta partekatzeko jardunaldia da. Maila indibidualean eta kolektiboan hobetzen lagunduko digun topagunea, etorkizuneko Gipuzkoako ETEa lehiakorra, erresilientea eta fidagarria izan dadin, eta merkatuan liderra izateko gaitasuna eduki dezan.

Zergatik re-think industry?

Re-think Industry erakundeetan aldaketa eragin nahi duten pertsonei zuzentzen da: zuzendaritza nagusia, gerenteak, produkzio zuzendaritza, zuzendaritza industriala, berrikuntza zuzendaritza, I+G+B… Jardunaldia diseinatuta dago negozioaren eraldaketa digitalean urratsak ematen hasi diren enpresei eta oraindik eman ez dituztenei laguntzeko.

Azken urteotan Gipuzkoako industria-sareak aurrerapauso garrantzitsuak eman ditu teknologia digitalak ezartzeko bidean. Hala eta guztiz ere, eraldaketa digitala gerta dadin, beharrezkoa da gure prozesuak hobetzea teknologia digitalen aplikazioari esker: gure negozioak ikuspegi digitala oinarri hartuta birpentsatu behar ditugu.