Berriak
Atzealdea Legezko erantzukizunak ziber-eraso baten aurrean
2022·02·07
Tamalez, geroz eta ohikoagoak bihurtu dira enpresenganako zibererasoak. Gaur egun, enpresentzat ezinbestekoa bihurtu da zibersegurtasunaren arloa indartzea. Ildo horretan, informazio jardunaldiaren helburua da eskualdeko enpresei zibereraso ohikoenak azaltzea eta eraso motaren araberako legezko erantzukizunak ezagutaraztea.
- Data: Otsailak 17 (osteguna)
- Ordutegia: 09:30 – 12:30
- Lekua: Urola Kostako Udal Elkartea. Abendaño industriagunea, Urdaneta bidea 6, Zarautz
Gai-zerrenda:
- Nola defendatu zibereraso arruntenetatik
- Legezko erantzukizunak zibereraso moten arabera
- Mahai-ingurua enpresa parte hartzaileekin: Gertakarien eta haien legezko ondorioen gainean eztabaidatzea eta esperientziak trukatzea
Hizlariak: María Penilla eta Koldo Peciña (ZIUR Fundazioa)
Argibideak eta izen-ematea:
Izen-ematea aintzane@urolakosta.eus helbidearen bitartez bideratuko da; mezuan ondorengo datuak zehaztuta:
- Enpresaren izena
- IZK
- E-maila
- Harremanetarako pertsonaren izen-abizenak
- Telefonoa
Izena emateko epea otsailaren 14an amaituko da. Plaza kopurua mugatua da; gehienez ere, 15 partaide.
Ekimen hau “Gipuzkoa digitala. ETE digitala” dirulaguntza programaren 2021ko deialdiaren baitan finantzatuta dago. GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA