Berriak

Atzealdea Jendaurrean aurkeztuko dira eskualdeko 4 artistek sektore tradizionaletarako garatutako bi esku-hartzeak

Aurkezpen saioa ekainaren 19an izango da; 11:00etatik 13:00etara

2019·06·13


Urte hasieran adierazi bezala, eskualdeko kultura eta sormen industriak suspertzeko ahaleginaren baitan, Udal Elkarteak helburu argia zehaztu zuen: alegia, jauzi kualitatiboa egin eta sektoreaz haratago bestelako sektore ekonomikoetan eragitea.  

Hala, hainbat ekimen garatu dira, nolabait, uztartzeko, eskualdeko kultura eta sormen alorreko jarduna sektore ekonomiko tradizionalekin.  Ildo horretan, proiekturik azpimarragarriena izan da hibridazioaren bidetik aurrera ateratako bi esku-hartze ez artistikoena. 

Proiektuaren abiapuntu izan dira bestelako sektoreetako enpresa edo erakundek identifikatutako erronkak. Hala, eskualdeko sortzaile eta artistek aukera izan dute esku-hartze ez artistikoen inguruko prestakuntza jaso eta aukeratutako erronkei irtenbide egoki bat proposatzekoa. Gainera, halako interbentzioetan adituak diren eskualdeaz kanpoko sortzaileekin elkarlanean jarduteko aukera ere izan dute.

2 erronka eta eskualdeko 4 artista

Bi izan dira garatutako esku-hartzeak eta prozesu bakoitzak bi hilabete inguruko ibilbidea izan du.

Behin erakundeen erronkak identifikatuta, artista eta sortzaileen begirada eta jardunbide berriak baliatu dira, ahalik eta irtenbide-erantzun berritzaile, praktiko, baliagarri eta eraginkorrak eman asmoz. 

Ondorengoak izan dira sormenaren ikuspegitik landutako eskualde mailako bi esku-hartzeak (interbentzioak ez-artistikoak izan dira):

  • 1. esku-hartzea: Produktu berri baten garapena 
    • Enpresa: Caldereria ZUE
    • Artista/sortzaileak: 
      • Iñigo Manterola (margolari eta eskultorea)
      • Iban Illarramendi (Arroka diseinu grafikoa eta ilustrazio estudioko kidea)
  • 2. esku-hartzea: Irakasleentzat espazioak (fisikoak edo ez) eta “des-estres” dinamikak sortu
    • Enpresa: Monte Albertia ikastetxea
    • Artista/sortzaileak:
      • Idoia Lertxundi (Sormen eskolako arduraduna)
      • Goretti Aranburu (diseinatzailea eta ilustratzailea) 

Jendaurreko aurkezpena

Bi lanketen ibilbidea eta emaitza zehatzak ezagutarazteko, jendaurreko aurkezpen saio egingo da. Aurkezpen saioa datorren asteazkenean (ekainak 19) izango da; Urola Kostako Udal Elkartean, 11:00etatik 13:00etara bitartean.

  • Data: ekainak 19, asteazkena
  • Ordutegia: 11:00-13:00
  • Lekua: Urola Kostako Udal Elkartea

 Argibideak eta izen-ematea

Jardunaldietan parte hartzeko dagoeneko izena eman dezakete interesa duten eskualdeko artista eta sortzaileek; baita halako esku-hartzeren batean interesa izan dezaketen enpresa, elkarte edota erakundeek ere.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, idatzi iezaguzu e-maila bat edo jarri harremanetan telefono bidez:

Enpresentzako Zerbitzuak (Idoia Etxarri, Eli Uzkudun)

  • enpresa@urolakosta.eus
  • Tel. 943890808

Egitasmo hau kofinantzatuko da Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia sustapeneko, Landa inguruneko eta lurralde orekarako Departamentuaren "«Gipuzkoaren sustapen ekonomikoa bultzatzea eskualde ikuspuntuaren ekarpenaren bidez»” 2018. urteko programaren bidez.