Agenda

Atzealdea INFORMAZIO SAIOA: Autonomoentzako kotizazio sistema berria

9:30-11:30 bitartean Urola Kostako Udal Elkartean
07 MAR

2023ko urtarrilaren 1ean kotizazio-sistema berri bat ezarri zen norberaren konturako langileentzat edo autonomoentzat, eta, horri jarraiki, jarduera uzteagatiko babesa hobetu da.

Saioaren helburua da indarrean sartu diren sistema berriaren ondorioei eta aplikazioari buruzko informazioa eskaintzea.

Izen ematea

Saio hau 9:30-11:30 bitartean egingo da Udal Elkartearen egoitzan. Marisa Trueba izango da saioaren gidaria eta elebitan eskainiko da. Saioan parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea ondorengo galdetegia beteaz.

Argibideak eta informazio gehigarria

Enpresentzako zerbitzua (Eli Uzkudun)

  • enpresa@urolakosta.eus
  • 943 890808