Berriak

Atzealdea Hazilan 9. edizioko informazio saioa

Bilera datorren asteartean, abenduaren 17an, izango da; goizeko 10:00etan

2019·12·13


Urtarrilean abiatuko da lana lortzera bideratutako Hazilan proiektuaren bederatzigarren edizioa eta  zabalik dago izen-ematea abenduaren 20ra bitartean. Aurretik, Urola Kostako Udal Elkarteak informazio saioa antolatu du: bilera asteartean izango da, abenduaren 17an, goizeko 10:00etan. Bertan azalduko dira egitasmoaren inguruko xehetasun guztiak.

  • Eguna eta ordua: abenduak 17, 10:00etan
  • Non: Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

Hazilan programa da 20-44 urte bitarteko pertsonentzat eta goi mailako ikasketak dituztenentzat. Eskualdekoek lehentasuna izango dute. Programak, hiru atal nagusi izango ditu: lehendabizi AKTIBATU fasea (zeharkako konpetentziak lantzeko), ondoren PRESTATU (prestakuntza osagarria) eta, azkenik, KOKATU fasea (praktikaldia enpresetan). Xehetasun guztiak eskuragarri daude, hemen 

Argibideak eta izen- ematea: abenduaren 20ra bitartean

Izena emateko orria eskura dago Udal Elkartearen egoitza elektronikoan

Tramitazioa elektronikoa egin ezin dutenek, egoitzan elektronikoan dokumentua deskargatu,  bete eta Udal Elkarteko egoitzara bertaratu beharko dute.

Argibideak jasotzeko:

  • Vanessa Garcia, enplegu teknikaria
  • 943890808
  • hazilan@urolakosta.eus
  • http://www.urolakosta.eus/eu/hazilan-programa