Berriak
Atzealdea Eskualdeko enpresei bideratuta, zibersegurtasunari buruzko jardunaldia eta ikastaroa izango dira azaroan
2018·11·08
Urola Kostako Udal Elkarteak abian jarritako “Zibersegurtasuna Urola Kostako enpresa ehunean” ekimenaren baitan, eskualdeko enpresa arduradunei bideratutako aurrez aurreko bi saio antolatu dira azarorako. Alde batetik, zibersegurtasunari buruzko 2 orduko informazio jardunaldia eskainiko da. Bestetik, 4 orduko ikastaro praktikoan parte hartzeko aukera izango da.
Gaur egun, ezinbestekoa da enpresek euren sistema informatikoak babesteko neurriak hartu ditzaten. Horretarako, hainbat jarraibide eta protokolo ezarri behar izaten da. Udal Elkartetik sustatutako ekimen berritzaile honen bitartez, eskualdeko enpresei laguntza eta aholkularitza eskaini nahi zaie. Zibersegurtasunaren alorrean urrats berriak eman ditzaten, nagusiki, bi dira ekimenaren helburu nagusiak:
- Enpresek egungo zibererasoen inguruko informazioa izatea
- Zibererasoei aurre egiteko, eskuragarri dauden baliabideak ezagutzea
INFORMAZIO JARDUNALDIA
Hizlariak:
- Igor Unanue, S21sec etxeko bazkidea
- Andoni Valverde, Iberdrolako segurtasun arloko arduraduna
Data: Azaroak 21, 09:15 – 11:15 (2 ordu)
Helburua: Enpresek egungo zibererasoen inguruko informazioa eskuratzea.
IKASTARO PRAKTIKOA
Hizlaria: Miguel Fernández, Mondragon Unibertsitateko irakaslea
Data: Azaroak 29, 09:15 – 13:15 (4 ordu)
Helburua: Zibererasoei aurre egiteko eskuragarri dauden baliabideak ezagutzea eta enpresa bakoitzaren errealitatera egokitzeko aholkuak jasotzea.
- Norberaren ordenagailu eramangarria ekartzea gomendatzen da
Lekua eta ordutegia: Bi ekimenak Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan izango dira (Urdaneta bidea 6, Zarautz).
Hizkuntza: Prestakuntza teorikoa gaztelaniaz izango da; aldiz, materiala euskaraz eta gaztelaniaz banatuko da.
Norentzat: Proiektuaren hartzaileak, bereziki, 10-99 langile dituzten eskualdeko enpresak dira. Ekimenak %100 diruz lagunduta daude Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako enpresentzat.
Informazioa eta izen-ematea
Hauetako ekimenen batean parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea. Argibideak jasotzeko edo izena emateko, jarri gurekin harremanetan:
- Tel. 943 890808
- enpresa@urolakosta.eus (Aintzane Ruesgas, enpresa teknikaria)
- http://www.urolakosta.eus/eu/web/urolakosta-agentzia/ciberseguridad