Berriak
Atzealdea Aurrera doa OSTIRAL TEKNOLOGIKOAK ekimena
2019·06·05
Aurrera doa, SPRIren eskutik, Urola Kostako Udal Elkarteak antolatutako OSTIRAL TEKNOLOGIKOAK ekimena. Martxoan hasi eta ekainera bitarteko egitasmoa izaki, zabalik dago datozen bi saioetan izena emateko aukera.
Egitasmoaren helburua da eskualdeko ekintzaile, autonomo eta enpresa txikiek (10 langile baino gutxiagokoak; 25 langile baino gutxiagokoak industria arloko enpresen kasuan) teknologia berriak euren negozioetan txertatzea eta ahalik eta etekin handiena ateratzea. Ekimena kokatzen da SPRIren “Ekintzaile, Autonomo eta mikroenpresentzat ezarritako IKT konponbideak - Inplantalariak” zerbitzuaren barnean. Doako aholkularitza zerbitzua da eta ekimenean parte hartzeko ez da teknologia ezagutza berezirik behar.
Azken saioa
Aurtengo edizioa martxoan abiatu zen eta ekainera bitartean luzatuko da. Hain zuzen ere, zabalik dago ekaineko lan-saiorako izen-emate aukera. Bertan, gailu mugikorrak erabilita, edozein negozio arindu eta errentagarriagoa izateko gakoak emango dira.
- Ekainak 14: Gailu mugikorrak enpresan (2’5 ordu).
Saioa ostiralez izango da; 10:00etatik aurrera, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan.
Argibideak eta izena emateko
Ikastaroan parte hartzeko izen ematea Urola Kostako Udal Elkartearen bidez egin behar da, ondorengo datuak jakinarazita:
- IZK/NAN
- Enpresaren izena
- Harremanetarako pertsonaren izen abizenak
- Telefonoa
- Intereseko saioa (k)
Datu horiek erabiliko dira, soilik, ikastaroen kudeaketarako.
Inplantalariak programari buruzko informazio guztia SPRIren webgunean aurki daiteke, “MikroETEentzako Laguntzak” atalean. Hor eskura ditzakezu IKT irtenbideen katalogoaren azken bertsioa eta zerbitzuan parte hartzeko eskaera.
Enpresa Sustapeneko eta Enpresentzako Zerbitzuak,
(Aintzane Ruesgas/ Eli Uzkudun)
- 943 890808
- enpresa@urolakosta.eus