Berriak

Atzealdea Zumaiako Udalaren dirulaguntzak COVID19

Urola Kostako Udal Elkarteak bideratuko ditu dirulaguntzak emateko izapide eta eginbideak

2020·06·19


Laguntzaren xedea:

Laguntza hauen helburua da norberaren konturako langileei edo langile autonomoei edo mikroenpresei laguntzea, negozio edo merkataritza jarduera baten titulartasunak, jarduerak eta garapenak eragindako funtzionamendu gastu finkoei aurre egiten, baldin eta jarduera eten egin bada edo haien diru sarrerak% 40 baino gehiago murriztu badira aurreko urteko aldi berarekin edo 2019ko batez besteko fakturazioarekin alderatuz, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua edo martxoaren 19ko SND/257/2020 Agindua indarrean sartzearen ondorioz, nahitaezko itxiera aldia amaitu ondoren jarduera ekonomikoari ahalik eta lasterren berrekitea lortzeko.          

Finantzaketa:

Eman beharreko laguntzak finantzatzeko gehienez eskura dagoen kreditua 500.000 eurokoa da.

Onuradunak:

Dirulaguntza hau jasotzeko aukera izango dute norberaren konturako langileek edo langile autonomoek eta enpresa txikiek, baldin eta lanaldi guztien batura eginda % 100eko lanaldian 10 langile baino gutxiago badituzte, eta 2019. urteko negozio bolumena ez bada milioi 1 eurotik gorakoa.

Urola Kostako Udal Elkartea: erakunde kolaboratzailea.

Zumaiako Udalak hitzarmena egin du Urola Kostako Udal Elkartearekin, erakunde kolaboratzaile gisa oinarriotan aurreikusitako dirulaguntzak emateko izapideak egin ditzan.

Horrenbestez, Urola Kostako Udal Elkarteak bideratuko ditu dirulaguntzak emateko izapide eta eginbide hauek: eskabideak jaso, eskabideen balorazioa egin, dirulaguntzen proposamena egin, dirulaguntzak ebatzi, justifikazioak baloratu eta amaierako likidazioa egin.       

Eskabidea eskatzeko modua eta epea:

  • Epea: 2020-07-09
  • Izapidetza elektronikoki egingo da. Alegia, eskabideak eta haien dokumentazioa Urola Kostako Udal Elkartera bidali beharko dira egoitza elektronikoaren bidez.

Edozein kasutan, Eskabideak elektronikoki aurkezteko zailtasunak dituzten herritarrek, izapiderako laguntza eskatu ahal izango dute Zumaiako udaletxean.

Informazio gehiago: