Agenda
Atzealdea ONDORENGOTZA
Proiektuaren helburu nagusia da eskualdeko enpresei negozioen ondorengotzari eta eskualdatzeari buruzko prestakuntza eta aholkularitza eskaintzea. Hona hemen ekimenarekin lortu nahi diren helburu zehatzak:
- Jubilazioari dagokion Araudia ezagutzea: erretiro adina, kotizazioak, prestazioak, jubilazio aktiboa eta aurre-jubilazioa.
- Ondorengotza eta esku-aldatze kasuetan kontuan hartu beharreko alderdiak ezagutzea.
Ondorengotza eta esku-aldatze prozesuak aurrez behar bezala planifikatzeko, kontuan hartu beharreko ezagutzetan sakontzea.
Saioa 4 ordukoa izango da; 09:30etik aurrera, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian.
Izena emateko azken eguna irailaren 17a izango da. Informazio gehiago jasotzeko, edota ekimenean izena emateko, idatzi iezaguzu e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:
Enpresentzako Zerbitzuak (Eli Uzkudun)
- enpresa@urolakosta.eus
- Tel. 943890808