Agenda
Atzealdea Tailer praktikoa: Egokitu zure enpresaren kudeaketa sistema ISO 9001:2015 Araura
Urola Kostako Udal Elkarteak ikastaroa (tailer teoriko eta praktikoa) antolatu du eskualdeko enpresentzat, kudeaketa sisteman ISO 9001 araua ezarrita duten enpresentzat, 2015eko arau berrira egokitzen laguntzeko.
ISO 9001:2015 arauaren behin betiko bertsioa 2015eko irailean argitaratu zen. Horregatik, ISO 9001 arauaren aurreko bertsioetan oinarritutako kalitateko kudeaketa sistema duten enpresek, 2015eko bertsiora egokitzeko aldaketak egin behar dituzte. ISO 9001:2008 arauan emandako ziurtagiri guztiak 2018ko irailaren 14ra arte balio dute, baina hortik aurrera iraungitzat joko dira.
Ikastaroak bi fase izango ditu: lehenengo fasea teorikoa da eta bere helburua da arauaren aldaketak eta zehaztasunak ezagutzea eta kontzeptu berriak barneratzea. Bigarren fasea, berriz, praktikoa izango da, lehen fasean landutako kontzeptuak praktikara eramango ditugulako eta enpresa bakoitzaren ekintza plana landu eta egin beharreko aldaketak egiteko laguntza emango dugulako.
Tailerra Urola Kostako Udal Elkarteko egoitzan (Urdaneta 6 -Zarautz) izango da, martxoan.
Argibide gehiago eta egitaraua hemen