Berriak

Atzealdea Tailer praktikoa ekintzaileentzat, administrazioarekin izapideak online egiteko

Udal Elkartearen egoitzan izango da, ekainaren 20an. Gizarte Segurantzako eta Ogasuneko izapideak online nola egin erakutsiko da, besteak beste.

2018·06·14


Geroz eta ohikoagoa da herritarrek administrazioarenganako izapideak online egitea. Are gehiago, zenbait kasutan, ekintzaileak behartuta daude izapidetze telematikoa erabiltzera. Esaterako, besteak beste, Ogasunarekin edo Gizarte Segurantzarekin.

Hala, Urola Kostako Udal Elkarteak  ekintzaileei bideratutako hiru orduko saio praktikoa antolatu du. Hain zuzen ere, tailerrean landuko dira hainbat gako eta aukera administrazioarekin internet bidez gauzatu beharreko harremana ahalik eta egokiena izan dadin. Udal Elkartearen egoitza nagusian izango da saioa, datorren asteazkenean, ekainaren 20ean, 09:30etik aurrera.   

  • Eguna: Ekainak 20
  • Ordua: 09:30etik 12:30era
  • Lekua: Urola Kosta Udal Elkartean (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

Tailerraren edukia

  1. Sarrera.
  2. Administrazioarekin on line harremanak edukitzeko dauden ziurtagiriak.
  3. Administrazioarekin nola jardun: pertsonalki edo aholkularitza baten bitartez.
  4. Ogasunaren web orria. Gipuzkoataria- Ogasunataria. Edukia eta aukerak.
  5. Altak eta bajak nola egin. Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin izapideak.
  6. Zergabidea plataforma berria. Aitorpenen aurkezpena.
  7. Zalantzak.

Argibideak eta izen-ematea

Plaza kopurua mugatua denez, tailerrean parte hartu ahal izateko beharrezkoa da aurrez izena ematea. Izena eman edota informazio gehiago jasotzeko, idatzi iezaguzu e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:

  • Urola Kostako Udal Elkartea, Enpresa Sustapeneko Zerbitzua (Maider Ibarbia)
  • Urdaneta bidea 6 (Abendaño industrialdea), 20800 Zarautz
  • Tel. 943890808
  • enpresasustapena@urolakosta.eus