Agenda

Tailer praktikoa enpresentzat, datuak babesteko araudira egokitzeko

Bi saiotan eduki teoriko praktikoak aztertu ondoren, empresa bakoitzarekin egingo da lan, segurtasun dokumentua eguneratzeko eta fitxategiak inskribatzeko.
02 EKA 09 EKA

Datuak Babesteko Lege Organikoa dela eta, langile, bezero, hornitzaile eta abarren datu pertsonalak dituzten enpresa guztiek beharrezkoa dute legedi arloko printzipio batzuk betetzea eta hainbat neurri tekniko eta antolakuntza arlokoak ezartzea, pertsonen eskubideak eta datuen segurtasuna eta pertsonen informazio bermatzen dutenak.

Tailerraren helburua

Tailer honen helburua da, Urola Kostako enpresak datuen babeserako araudira moldatzea, horretarako, informazioa, prestakuntza eta ezarpenerako aholkularitza eskainiko zaielarik.

Tailerra. 2 saio aurrez aurre eta tutoretzak

Ekainaren 2an eta 9an (ostirala) izango da tailer honen taldekako prestakuntza eta iraupena 8 ordukoa izango da (09:30-13:30). Prestakuntza honen ondoren enpresa partehartzaile bakoitzarekin ordubeteko 2 tutoretza saio egingo dira