Berriak
2024·08·30
Exekuzio azkarreko programa bat da. Behaketa-prozesu labur baten bidez, enpresa bakoitzarentzat hobekuntza-planak definituko dituena, zuzenean jakin dezaten non eragin, hautagaientzat erakargarriagoa izateko.
Zeintzuk dira zure enpresarentzako onurak?
- Talentua erakartzea: Profesional onenak enpresetara erakartzeko gakoak identifikatuko ditugu.
- Langileen fidelizazioa: Lan ingurune motibagarriago eta gogobetegarriago baten parametroak identifikatuko ditugu.
- Enpresaren marka-irudia hobetzea: Eskualdean erreferentziazko enplegatzaile gisa kokatuko dugu enpresa, eta, horretarako, komunikazio-enpresa espezializatu bat izango dugu.
- Ziurtagiri bat eskuratzea: Ezarritako helburuak lortzen dituzten enpresek ziurtagiri bat jasoko dute, talentuaren kudeaketan bikaintasunarekin duten konpromisoa egiaztatzeko.
Zer inplikazio izango dugu programan?
Enpresen parte-hartzea funtsezkoa izango da programa arrakastatsua izateko. Hala ere, garrantzitsua da jakitea prozesu osoan zehar lagunduko diegula, lan-erritmora egokituz, ia kargarik izan ez dezaten enpresek. Labur esanda, eginkizun nagusia informazioa ematea izango da: ahal duten neurrian, proiekturako garrantzitsuak diren datu orokorrak emango dizkiegu enpresa, taldea eta helburuei buruz.
Nola har dezakezue parte?
Ekimen hau Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatu du, eta parte-hartzeko ez da ia izapide administratiborik egin behar.
Kontaktua
enpresa@urolakosta.eus
943 89 08 08