Berriak
Atzealdea Datuen Babesari buruzko tailer praktiko eta trinkoa eskualdeko enpresentzat
2021·11·10
Datuak babesteko indarrean den erregelamenduaren arabera, enpresa guztiek nahitaez ezarri behar dituzte pertsonen eskubideak, datuen segurtasuna eta pertsonen informazioa bermatzeko beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolakuntza arloko neurri zehatzak. Langile, bezero, hornitzaile eta abarren datu pertsonalak kudeatzen dituen edozein enpresak egokitu behar du erregelamendu orokorrak jasotzen dituen printzipioetara. Gaur gaurkoz, hori guztia arautzeko indarrean dira Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (2016/679 UE) eta 3/2018 Datuak Babesteko eta Eskubide Digitalen Bermerako Lege Organikoa.
Gaiaren konplexutasuna dela eta, Urola Kostako Udal Elkarteak tailer praktikoa antolatu du eskualdeko enpresentzat. Helburua da, datuen babesari dagokionez, legeek eta ordenamendu juridikoak arautzen dutena ezagutaraztea eskualdeko enpresa-arduradunei; eta prestakuntza eskaintzarekin batera, ezarpenerako aholkularitza ere eskaintzea.
Lehenik eta behin, parte hartzaileek taldekako online prestakuntza jasoko dute. Azaroaren 25ean, 29an eta 30ean izango dira talde prestakuntzako saioak. On line izango dira eta goizez, 09:30etik 12:00etara bitartean eskainiko dira. Hauexek dira taldeko saioetan landuko diren eduki zehatzak:
- Sarrera. Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazio eremua
- Datuak Babesteko kontrol entitateak
- Datuak babesteko printzipio orokorrak eta jarraibideak
- Datuak Babesteko legez sortu beharreko dokumentazioa eta bestelako neurriak
- Kasu praktikoak
Ondoren, enpresa partehartzaile bakoitzarekin ordubeteko 2 tutoretza saio egingo dira. Hala, tailerra amaituta, enpresa partehartzaile guztiek datuak babesteko euren segurtasun sistema egokituta izango dute.
Informazio guztia eskuragarri eskuorrian
Argibideak eta izen-ematea
Dagoeneko zabalik dago izen-ematea eta azaroaren 23an amaituko da epea. Plaza kopurua mugatua da eta izen-emate hurrenkera errespetatuko da eskabideak onartzeko.
Izena emateko ondorengo galdetegia bete beharko da.
Argibide gehiago nahiz izanez gero, bidal iezaguzu e-posta bat edota deitu iezaguzu:
Enpresentzako Zerbitzuak (Rakel Calvo)
- Tel. 943890808
- enpresa@urolakosta.eus