Berriak
Atzealdea Teknologia osasun langileen zerbitzura
2020·03·25
Open Lab Urola Kosta komunitateak bat egin du Covid Euskadi sareak sortutako ekimenarekin. Eskualde mailako boluntario-sarea osatu da eta, auzolanean, gogor ari dira lanean. Norbera bere etxetik eta bere 3D inprimagailuekin, oraingoz, osasun langileak babesteko biserak ari dira egiten. Ekoitzitako lehen biserak iritsi dira osasun langileengana.
Izatez, Open Lab gunea bera itxita dago herritarrentzat. Eta laborategiko jarduna bertan behera geratzekoa bazen ere, ekimenarekin bat egin eta Udal Elkarteko inprimagailuak ere jo eta su ari dira osasun langileak babesteko ekipamenduak sortzen.
Oraingoz, osasun langileak babesteko biserak egiten ari dira. Hala ere, “maker” komunitatea, oro har, buru-belarri dabil arnasgailu prototipo ezberdinak sortzeko ahaleginean. Urola Kostako Open Lab laborategiko kideak gertutik ari da jarraitzen ekimena, eta beti ere eskura dituzten baliabideen arabera, teknologia osasun langileen zerbitzura jartzeko borondatea adierazi dute.
Etxean 3D inprimagailua duen edozein herritarrek hartu dezake parte ekimenean. Interesa izanez gero, idatzi e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:
Open Lab Urola Kosta
Iñaki Etxaide
- openlab@urolakosta.eus
- 943 89 08 08