Berriak
Atzealdea Dena prest datorren asteleheneko online topaketetarako
2020·11·20
Eskualdeaz haratago sektorea saretzen jarraitzeko helburuarekin, esperientziak trukatzeko networking saio berri bat antolatu dute elkarlanean Gipuzkoako, Bizkaiako eta Nafarroako 7 erakundek, Garapen-en ( Euskadiko Garapen Agentzien elkartea) aterkipean eta INNobasqueren laguntzarekin. Ekimenaren sustatzaileetako bat da Urola Kostako Udal Elkartea.
Topaketak datorren astelehenean (azaroaren 23an), arratsaldeko 17:00etatik 19:30etara bitartean egingo dira; aurrez aurre Getxon. Edozein kasutan, streaming bidez jarraitzeko aukera eskainiko da.
Dagoeneko laugarrena den edizio honetan, guztira, 7 proiektu aurkeztuko dira. Urola Kostaren kasuan, Experientziak enpresak "Harimakilatik ihesi" egitasmoa aurkeztuko du. Hauek dira topaketan aurkeztuko diren proiektuak:
- Peace of Mind Cia
- ElektrART
- Estudio-taller Joyería-arte floral Idoia Lizeaga Iturralde
- ANTespacio
- B-IDEA Flujos Creativos
- Experientziak - Harimakilatik ihesi
- GIRABIRA
Dagoeneko eskuragarri dago topaketak streaming bidez jarraitu ahal izateko lotura.
Eskuragarri dago topaketen EGITARAUA
Oraingo honetan, espazio publikoa izango da aztergai; hau da, nola uztar litezke espazio publikoa, eta sormen eta kultura adierazpena oraingo errealitate berrian? Osasun-krisiak sortu duen testuinguru berrian ezinbestekoa dirudi jarduera kulturalak birpentsatu eta sormen adierazpenetarako eremu publikoak birdiseinatzea. Ekitaldi, ikuskizun eta sormen eta kultura proiektu ugari geratu dira bertan behera; etorkizunari begira, ezinbestekoa da sektoreko eragileen arteko hausnarketa estrategiko bat abian jartzea. Horretara datoz topaketak.
Argibideak eta izen-ematea
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, idatzi iezaguzu e-maila bat edo jarri harremanetan telefono bidez:
Enpresentzako Zerbitzuak (Eli Uzkudun)
- enpresa@urolakosta.eus
- Tel. 943890808